APAKOA
igerilekua

APAKOA, Hazparne zentroan, uraren ongizateari eta plazerrari osoki eskainia den gunea da. Urte guzian estalia eta berotua den igerileku modernoa da.

Igeri egiten ikasi nahi baduzu, kirola berriz hasi nahi baduzu, aktibitate intensiboagoa egin nahi baduzu edo, besterik gabe, emeki-emeki mugitu nahi baduzu, adin eta maila guzientzat egokituak diren saioak proposatzen ditugu.

Hemen, bakoitzak bere erritmoan aitzinatzen da, profesionalek segurtatzen duten giro goxo eta motibagarrian.. Zatoz urte guzian uraren onuren gozatzera APAKOAra.

Gure jarduerak

Gure igerilekua

  • 18 metro luzeko eta 5 metro zabaleko igerilekua
  • Urte osoan estalia eta berotua
  • Saio bakoitzeko 18 pertsona
  • Talde bakoitzeko 10 haur
  • Kurtsoak frantsesez eta euskaraz
  • Adin guztietarako jarduerak
Informazio gehiago

Eneko eta Jone gara, anai-arrebak, betidanik ur eta mugimendu zaleak. Kirola, eta bereziki igeriketa, gure pasioa izan da, egiazko bokazioa izan arte.

Biak APA (Jarduera Fisiko Egokitua) lizentziadun, BPJEPS AAN (Uretako eta Igeriketako Aktibitateak) lizentziadun eta MNS (Igeriketako Kirol Monitorea) tituludun, adin eta maila guztietako publikoak laguntzen ditugu, ikuspegi profesional, goxo eta pertsonalizatuarekin.

Jone eta Eneko Mouesca

2016tik, Hazparneko igeriketa kluba elkarrekin entrenatzen dugu, eta egunero gure zorroztasuna, energia eta urarekiko maitasuna partekatzen dugu.

2022an eta 2023an, bakoitzak gure auto-enpresa sortu dugu. Fite, alokatzen genituen igerilekuetan, gure aquagym, aquabike eta igeriketa klaseek arrakasta handia izan dute. Eskaerari erantzuteko, ebidentzia bat agertu da: gure proiektua sortzea.

Horrela sortu zen gure egitura, igerileku berotua eta estalia, goxoa, babestua motibagarria izan dadin urte guzian.
23 eta 25 urterekin, gure esperientziari, osagarritasunari eta pasioari esker, kalitatezko kuadro bat proposatzen ahal dugu.

Gure helburua sinplea da: urean eta gorputzean ongi sentitzen laguntzea.

Jone eta Eneko Mouesca

Berriak

  • Eraikuntza aurrera doa

    Gure etorkizuneko zentroa irudikatuz hasi ginen, obralariarekin eta arkitektoarekin. Lehen zirriborroetatik behin betiko planoak arte, xehetasun bakoitza pentsatu da, erosotasuna, segurtasuna eta plazera segurtatzeko helburuarekin,

  • Berri guziak ikusi