Bike training

Bike training
45mn
Helburuak
Kardio intentsiboa · Errendimendua · Norbere burua gainditzea

Egiazko desafioa nahi duzu? Zure mugak gaindi nahi dituzu?
Entseatu Bike Training: saio ultra-intentsiboa, kardio ++, ur kanpoko faseekin — motibatuenentzat bakarrik.

Zer da ?

Bike Training saio oso intentsiboa da, aquabikea eta ur kanpoko ariketak uztartzen dituena. Bizikletako lana muskulu indartze eta kardio faseekin txandakatzen da igerilekutik kanpo, entrenamendu oso, azkarra eta zorrotza eskainiz.

Onurkak

• Kardioa eta erresistentzia biziki garatzen ditu
• Goiko gorputza, hankak, ipurmasailak eta indar ariketak
• Kaloria gastua handitzen du
• Indarra eta egoera fisiko orokorra hobetzen ditu

Norentzat ?

• Ohiko praktikatzaile eta egoera fisiko ona dutenentzat
• Ez da hasiberrientzat gomendatua
• Erronkak maite eta bere burua gainditu nahi dutenentzat

Saio baten deskribapena

Iraupen osoa: 45 minutu
Saioa: 40 minutu bizikleta / ur kanpoko ariketen txandakatzea (kardioa, indartzea, esplosibitatea)
Luzaketak: 5 minutu

Zergatik Bike Training-a gurekin egin ?

• Saio bizi eta egituratuak, monitore kalifikatuek gidatuak
• Ura / ur kanpoko txandaketa berezia
• Mailaren araberako egokitzapenak, erronka mantenduz

Ordutegia

Osteguna

19:00 - 19:45

Eskolako opporetako ordutegiak

Osteguna

19:00 - 19:45

Jarduera guztiak ikusi

No Responses

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude